top of page

Zurine Gil

 

Kaixo Zurine, mila esker zure denbora guri eskaintzeagatik eta proiektu honetan parte hartu nahi izanagatik. Noiz sortu zen Euskharan Kultur Elkartea? Zergatik?

 

 Kaixo, arratsalde on. Bueno, elkartea sortu zen 1998. urtean Aranbizkarran. Auzo elkarteak somatu zuen euskara erabiltzeko beharra auzoan eta udaletxeari eskatu zion lokal bat mintza-talde bat sortzeko eta Amaia zentroko lokaltxo bat utzi ziguten. Orduan hasi zen mintza praktika batetik beste egitasmo batera eta gaur egun proiektu integral bat lortu dugu.

 

Oinarri batean, zeintzuk izan ziren elkartearen helburuak?

 

Euskara sustatzea. Jende euskaldunari txoko bat eskaintzea non euskaraz hitz egiteko aukera izan zezaketen. Orain dela urte batzuk Gasteizen euskararen egoera konplikatu samarra zen, ez zegoen gune berezirik edo esparru goxorik euskaraz aritzeko. Beraz, behar hori ikusita eta gainera eskaera hori zegoela ikusita txoko hori sortzea erabaki zen.

 

Laburtu ahalko zenuke elkartearen filosofia?

 

Batez ere lan egiten dugu euskara ez-formalean, kaleko euskara sustatzean. Saiatzen gara jendeak konfidantza hartzen, autoestima irabazten eta euskara akademiko hori kalera ateratzen.

 

Zein alor jorratzen ditu elkarteak?

 

Gure eragite esparrua lau alorretan banatzen dugu. Alde batetik, tailerrak, hemen musika eta euskal folklorea (euskal dantzak, alboka, panderoa, haurrentzako bertsolaritza...) lantzen dugu. Gero aisialdia, hemen bereizten dugu formakuntza dena (begiralea eta zuzendari ikastaroak eta begiraleentzako formakuntza iraunkorra) eta ume eta gazteentzako aisialdia euskaran eragiteko txokoak larunbatetako zinema eta tailerrak eta koadrilategi proiektuak gazteentzat. Gainera ikus-entzunezkoak (liburutegia, filmoteka, hainbat harpidetza euskaraz...) ditugu, hemen jendea irakurtzeko txoko bat dauka. Eta azkenik, helduentzako formakuntza, eta hemen sartzen dira aiton-amonentzako euskara, mintza-praktika, helduen hezkuntza iraunkorra etab.

 

Ze kargu daukazu momentu honetan elkartearen barruan?

 

Koordinatzailea naiz eta paperetan idazkaria eta, beraz, idazkari lanak betetzen ditut. Baina orokorrean nire lana elkartea kudeatzea eta horrez gain hainbat eskola ematen ditut.

 

Noiz hasi zinen elkartean lan egiten?

 

Lanean elkarteko liberatu gisa orain dela 7-8 urte inguru hasi nintzen, baina begirale lanetan duela 10 urte.

 

Lan bat bakarrik da edo zure bizitzaren zati garrantzitsu bat izatea lortu du?

 

Elkarte batean lan egiteak suposatzen du askotan zure bizitzaren denbora dezente hartzea eta kexka horiek etxera eramatea, elkartetik kanpo zaudenean ere burua horretan eukitzea.

 

Zer da Euskharan zure bizitzan?

 

Ia esparru garrantzitsuenetariko bat da. Azkenean nik egin ditut Euskharaneko hainbat gauza eta Euskharanek egin nau ni. Orduan inplikazio handia duzunean zerbaitekiko eta sinisten duzunean proiektu horretan, buru-belarri aritzen zara. Azkenean da zure bizitzaren zati garrantzitsu bat.                                                            

 

Nola da horrelako elkarte batean lan egitea?

 

Polita eta gogorra, bi hitz horiek erabiliko nituzke.

 

Zer da Euskharanek daukan eta gehien gustatzen zaizun gauza?

 

Batez ere giroa. Hona etortzen den jendea azkenean proiektu honetan sinisten duela eta elkarteko kideok dugun inplikazio bera erakusten dutela, eta hau polita da.

 

Gaur egungo egoera ekonomiko eta politiko nabaritzen duzu elkartean?

 

Bai, baldintzatzen du. Urte gogorrak izan dira azken hauek krisiarekin eta azkenean instituzioen aldetik errekonozimendua maila ekonomikoan ematen da. Dirurik ez eukitzeak mugatzen gaitu askotan proiektuak aurrera eramaterako orduan. Gazte-txokoa urte askotan bertan behera utzi behar izan dugu dirurik ez dugulako egiteko edo buruan ditugun hainbat proiektu beharrezkoak direnak ezin ditugu egin. Urtero borrokatu behar izatea nekatzen du eta desgastea da.       

                     

Bizipen interesgarriren bat kontatu ahalko diguzu, ezta?

 

Bai, batez ere azken urte hauetan eta begirale taldeari esker Euskharanek kriston bultzada euki du eta bauta ere zabalkundea. Gainera orain dela bi urte 15. urteurrena ospatu genuen eta gauza xume uzan behar zena, bat-batean bihurtu zen kriston jaia. Uda honetan lortu dugu udaleku itxiak egitea lehenengo aldiz aisialdian, eta esperientzia itzela izan da. Eta urtarrilaren 17an ere Euskharaneko jaitxo bat antolatuko dugu Gaztetxean.

 

 

Beno, mila esker etortzeagatik eta galdera hauei erantzuteagatik.

bottom of page