top of page

Naroa Amenabar

 

 

Kaixo Naroa, mila esker zure denbora guri eskaintzeagatik eta proiektu honetan parte hartu nahi izanagatik. Badakigu duela oso gutxi hasi zarela Euskharan Kultur Elkartearekin lan egiten praktikari moduan, kontaiguzu, zehazki noiz hasi zinen Euskharanen lan egiten? Nola lortu zenuen elkartean lan egitea?

 

   Kaixo, arratsalde on. Beno, duela bi larunbat hasi nintzen Umandi Ikastolan, non ni eta beste bi begirale gauden. Urtxintxako begirale ikastaroa egiten ari naizenez eskaini zidaten praktikak egitea kurtsoan zehar eta onartu nuen zeren horrela esperientzi gehiago izango nuke gero, titulua behin ateratzen dudanean.

 

Nolakoa da Euskharanen lan egitea?

 

   Oso ona, hasieran zaila egin zitzaidan sartu nintzenean bazeudelako bertan urte asko zeramatzaten begiraleak eta hori zaila egin zitzaidan zeren gainera bakarra nintzen, txikiena, baina oso ondo. Hasieratik oso ondo tratatu ninduten, ez nuen inolako arazorik izan eta beraietako bat sentitu nintzen hasieratik. Arazorik gabe, oso gustora. 

 

Lehenengo inpresioak nolakoak izan dira?

 

   Onak, esan dudan bezala pixkat zaila hasieran baino arazorik gabe. Nik uste nuen azkoz latzagoa egingo zitzaidala, deserosoa hasieran edo askoz lotsatiago egongo nintzela ni. Ez naiz oso lotsatia, baino batzuetan lotsati sentiarazten naute baino ez da kasua izan.  Oso ondo, oso gustora, oso irekita eta oso parte-hartzaile sentitu nintzen.

 

Nola ikusten duzu zure burua elkartearen barruan?

 

   Hasieran, esan zidatenean, pixka bat blokeatu nintzen ez naizelako inoiz elkarte batean egon eta ez nekien benetan zer zen elkarte bat edo ze funtsio zeukan elkarte batek, baina oso ondo. Oso gustora nago eta luzerako bada hobeto,  ahal dudan guztia laguntzen badut hobeto, oso ondo ikusten dut neure burua.

 

Definitu ahalko zenuke zer den Euskharan?

 

   Euskharan, niretzako behintzat, euskara bultzatzen duen elkarte bat da, bai umeekin, gazteekin edo helduekin aukera asko ematen dituena euskara bultzatzeko, sendotzeko eta behintzat gure gizartean euskara oinarrizko gauza izateko aukera asko ematen dituela eta asko laguntzen duela.

 

Nola ikusten duzu elkartea bera?

 

   Gure gizartearen egoera dagoen bezala, arazoak ere edukiko ditu, mundu guztia bezala, baina uste dut jende asko prest dagoela Euskharani laguntzeko gauza oso garrantzitsuak egiten dituelako gizartean eta ni bezalako jendea ez du arazorik izango laguntzeko edo behintzat gure burua aurkezteko edoizen ekintza burutzeko.

 

Zer espero duzu elkartetik?

 

   Espero dut esperientzia asko ateratzea, erreztasuna izatea begirale titulua atera eta gero, lagunak ere egitea, betiko kontuak. Bestalde, euskararen erabilera nigan bultzatzea zeren ohitura asko dugu gazteleraz hitzegiteko, ni ere bai, eta gustatuko litzaidake horrekin bukatzea.

 

Nola ikusten duzu elkartearen egoera?

 

   Ondo, oso ondo, gainera asko gustatzen zait elkartearen barruan dagoen jendea, sortzen den "rolloa" eta giroa. Guztiak dira oso jatorrak, oso irekiak, denak daude laguntzeko prest eta beti sentitzen zara ondo elkarte barruan, guztiak esku bat emateko prest daude beti.

 

Bukatzeko, bizipen interesgarriren bat kotatu ahalko diguzu, ezta?

 

   Beno, oso gutxi daramat elkartean baino Umandira joan nintzen lehenengo egunean kriton, ez ridiukulua, baino prezioa egin zidaten begiraleek, baino onera, beti onera. Umeekin dantzatzea egin zidaten, haiekin kantatzea, ezagutzen ez nituen umeekin gainera. Hasi ziren abesten eta hasieran niri esan zidatenean plana bazela pelikula bat ikustea eta tailerrenbat egitea espero nuen zeozer pixkat lasaiagoa, baino ez, dena oso dinamikoa da, kriston gauzak asmatzen dituzte eta umeak daude oso pozik beti. Oso gustora.

 

Beno, mila esker etortzeagatik eta galdera hauei erantzuteagatik. 

bottom of page