top of page

Asier Markinez

 

Kaixo Asier, mila esker zure denbora guri eskaintzeagatik eta proiektu honetan parte hartu izanagatik. Kontaiguzu, noiz hasi zinen Euskharanen lan egiten? Zergatik?

 

Hasi nintzen duela 3 urte praktikari moduan, ikastaroa urtxintxa eskolan egin nuelako. Nahiz eta praktikari moduan sartu orain begirale moduan lan egiten dut.

 

Zer lan eduki dituzu hasi zinetik gaur egun arte? Zertan zabiltza momentu horretan?

 

Lehen esan bezala praktikari moduan sartu nintzen baina egia esan begirale baten moduan sartu nintzen, begirale lanak egiten bainituen. Gaur egun begirale koortdinatzaile lanak egiten ditut.

 

Erraza egiten zaizu begirale talde oso bat koordinatzea?

 

Orain hasiera da eta batzuetan estresatzen naiz baina gustora egiten dut.

 

Zer da Euskharan zure bizitzan?

 

(Algarak) Euskharan nire bizitzan zer den ez dakit adierazten.

 

Nola definituko zenituzke zure lanaren helburuak momentu honetan?

 

Azken finean larunbatero umeak ondo pasatzeko eta egon behar diren begiraleak egoteko, horretarako nago ni batez ere. Koordinatzeko zentroen artean, ebaluaketak egiteko eta hobekuntzak proposatzeko lan egiten dut.

 

Gaur egungo egoera ekonomiko eta politikoa nabaritzen ahal duzu elkartearen barruan? Kanpo eragin horiek nabaritzen dituzu zure lanean?

 

Bai, asko. Gauden begirale eta lengile guztiok beherakada eduki dugu soldatan eta nabaritzen da matrikulak ere gutxiago direlako, jendeak ez duelako hainbeste ordaintzen eskaintzen dena jasotzeko. Orduan alde horretan nabaritu da. Gainera, larunbateko kontu hori dohainik denez ume kopuru berdina etortzen da urte hauetan zehar, ez da jaitsiera egon.

 

Euskharanen eskaintzen guztien artean, zeinek erakartzen zaitu gehien? Zergatik?

 

Orain larunbatetan nagoenez arduradun, horretan dut lehentasuna. Baina hasi naiz ere dantza egiten eta gustora nago dantzan ere.

 

Laburtu ahalko zenuke zein den elkartearen funtzioa Gasteiz mailan?

 

Helburu nagusia da euskara sustatzea klasean ez dauden ekintzetatik abiatuz. Baina, hala ere, denetarik egiten du Euskharanek, umeekin jolasten dugu,ikastaroak, euskara klaseak ematen ditugu, musika tailerrak etab. Orduan euskara buktzatu bai, baina euskararen kultura orokorrean.

 

Nola da horrelako elkarte batean lan egitea?

 

Sartu nintzenetik oso pozik nago, guztiok bultzatzen dugulako gauza bera elkartean eta helburu berdinak ditugunez, talde polita sortzen da eta gustora egoten gara.

 

Zer da zure lanaren gehien gustatzen zaizun gauza?

 

Batez ere larunbatero amaitzen dugunean eta guraso batzuk esaten digutenean oso ondo egin dugula eta umeak oso pozik ateratzen direla. Gainera batzuetan ekartzen dizkigute bonboiak eta pastak (algarak).

 

Bizipen interesgarriren bat kontatu ahalko diguzu, ezta?

 

Denetarik egin dut elkartean baina gehien gogoratzen dudana da, sartu nintzen bezain pronto praktikari moduan joan behar izan ginen herri batera Olentzero egitera. Ailegatu, mozorrotu ginen, ez dakit zenbat ume aurrean jarri eta hori izan zen lehen kontaktu handiena. Hori asko gogoratzen dut.

 

Beno, mila esker etortzeagatik eta galdera hauei erantzuteagatik.

bottom of page