top of page

Azken urte hauetan bezala, eta Hezkuntza Zentroek hala eskatuta, larunbat goizetan aisialdi euskalduna bizitzeko eskaintza luzatzen jarraituko dugu, batez ere, aurreko urteetan izandako arrakasta mantentzen dela ikusita. Proiektu honekin, auzuneko haurrek –eta gurasoek ere- elkar ezagutzeko aukera izango dute.

 

  • Hartzaileak: 4-10urte bitarteko umeak

  • Helburuak: umeei euskarazko, kulturazko, hezkidetzazko, errespetuzko, kulturartekotasunezko eta abarrezko aisialdia eskaintzea, gozamena eta giro ona zabalduz. Ikastetxetik at euskaraz bizitzeko aukera eta ume gehiago ezagutzeko aukera ematea.

  • Iraupena: 11:00-13:30 (11:00-12:30 zinema eta 12:30-13:30 jarduerak). Larunbatero, urritik abendura eta urtarriletik ekainera .

  • Jarduerak: euskarazko haurrentzako filme proiekzioak (euskarazko zinema) eskainiko dira hauek hezitzaileak izaten saiatuz. Horretarako bideo-gelan dugun proiektore eta pantaila erabiliko ditugu. Haurrentzako txokoan, ipuin kontaketak, jolasak, kantak eta tailerrak egingo dira begiraleekin batera. Beti ere, hezkidetza, elkartasuna, naturarekiko eta inguruarekiko errespetua, kulturartekotasuna ea kontutan hartuz. Ikusitako filmek eta ondoren egindako jarduerek bata bestearekin lotura zuzena izango dute horrela, kohesioa galdu gabe, hainbat gai landuko direlarik: basoa, birziklapena, laguntasuna, euskal kultura, garraiobideak...

LARUNBAT KULTURALAK

Klikatu 2016-2017ko eskaintza ikusteko:

URRIA / AZAROA / ABENDUA / URTARRILAOTSAILA / MARTXOAAPIRILA  / MAIATZA / EKAINA

bottom of page