top of page

Euskharaneko eguzkia, Gasteizko argia

 

 Vitoria-Gasteiz Arabako hiribura, EAEko bigarren hiririk jendetsuena eta Euskal Instituzio Soziopolitikoen egoitza da. Euskararen erabileraren aldetik ordea, gure hizkuntza gutxien erabiltzen den gunea da EAEko hiribura. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azkenengo mapa soziolinguistikoaren arabera, euskal gazteen %70 baino gehiagok badaki euskaraz, eta hazkunde hau nabaria izan da Gasteizen ere, nahiz eta eguneroko erabileran gaztelera guztiz gailentzen da gazteen artean. Egoera honi amaiera emateko Euskharan Kultur Elkartea sortu zen Aranbizkarra auzoko bihotzean.

 

 

 

 

    1998. urtean mintza praktika xume bat helburu zeukan elkartea gaur egun bai Gasteizen bai Araba osoan proiektu zabal batekin lan egiten du. Elkartearen barruan adin guztietako pertsonek lan egiten dute, euskal kultura eta folklorea maite eta hau sustatu nahi dutenak. Euskararen erabilpena sustatzea da elkartearen helburu nagusia hasieratik, euskara ez-formalaren normalizazioaren prozesuaren parte izan gura du. Zurine Gil elkartearen koordinatzaileak azaltzen duen bezala, "Gure nahia bada jende euskaldunari txoko bat eskaintzea non euskaraz hitz egiteko aukera izan dezaketen".

 

    Euskharanen eragite esparrua lau alor nagusietan banatzen da. Alde batetik euskal kultura eta folklorea lantzen dituzte tailer ezberdinak eskaintzen, hala nola euskal dantzak, txalaparta, pandero, alboka eta bertsolaritza. Gero, euskaran oinarritutako aisialdia proposatzen du. Azken honen barruan bi esparru ezberdin aurkitzen dira, formakuntza eta aisialdi txokoak. 

Bulegoan lan egiten, Amaia Zentroa.

Formakuntza plana osatzen dute begirale eta zuzendari ikastaroak eta begiraleentzako formakuntza iraunkorra. Aisialdi txokoak dira ume eta gazteentzako aisialdia euskaran egiteko txokoak, adibidez larunbatetako zinema eta tailerrak edo koadrilategi proiektuak gazteentzat. Gainera ikus-entzunezkoak (liburutegia, filmoteka, hainbat harpidetza euskaraz...) ditu edonoren esku. Azkenik, laugarren esparrua helduentzako formakuntza izango zen, hemen sartzen dira aiton-amonentzako euskara, mintza-praktika eta helduen hezkuntza iraunkorra.

    Elkartaren ezaugarririk azpimagarriena lankidetza da, Naroa Amenabar praktiketako begiraleak esaten duen bezala, "denak daude laguntzeko prest eta beti sentitzen zara ondo elkarte barruan, guztiak esku bat emateko prest daude beti". Askotan zaila egiten da umeekin lan egitea, azaltzen du Naroak, baina "begiraleon artean sortzen den giro ona" asko laguntzen duela.Asier Markinez begirale taldearen koordinatzaileak esaten duenez, begirale guztiak "gauza bera bultzatzen" dutelako "talde polita" sortzen da. 

Euskara adin guztietarako.

 Euskharan kultur elkarteak adin tarte ezberdinekin lan egiten ditu, euskara hitz egiteko adinarik ez dagoelako eta gizartearen alor guztietara ailegatu nahi duelako. Adin desberinetarako eskaintza ezberdinak egiten dituzte, moldatuz ekintza bakoitza adin horiek izan ahal dituzten gabezi eta beharretan.

 

     Umeekin lantzen duena aisialdia da, euskararen erabileran oinarrituta. Larunbat goizetan antolatzen dira dinamikak Gasteizko 4 zentrotan (Amaia, Lakua, San Martin eta Errekaleor). Dinamika horiek bi zatitan banatzen dira: zinea eta tailerrak. Hasieran pelikula bat ikusten da euskaraz, ondoren pelikula horren gaiaren inguruan tailerrak edo jolasak egiten dituzte. Hau guztiaz aparte, urtean zehar hainbat aste kultural antolatzen dituzte. Aste hauek udaleku irekien eskema jarraitzen dute, aste oso batean goizero dinamikak egiten dira, eguerdi eta arratsaldeak libre geratuz. Aurten, 2014. urtean, Euskharanen lehenengo udaleku itxiak egin dituzte Artaunsoron, Errezilen. 

Umeen tailer gela, Amaia Zentroa.

  Gazteentzako eskaintza zabala egiten du urtero elkarteak. Aisialdiaren inguruan ikasketak egiteko aukera ematen du, hala nola elkartearen barruan umeekin lan egiteko. Urtxintxa eskolarekin batera urtero antolatzen ditu begirale eta koordinatzaile ikastaroak, kurtso oso bate irauten dutenak eta gehienetan Euskharanekin praktikak egiteko aukera ere eskaintzen da kurtsoarekin batera. Jada titulazioa daukaten gazteei begirale moduan lan egiteko aukera ematen zaie. Beste alde batetik, gazte txokoa eta koadrilategi proiektuak aurrera eraman ohi ditu ahal duenean eta aukera duen bakoitzean. 

 

        Azkenik, elkarteak lantzen duen adin tarterik zaharrenari eskaintzen dio HHIa (Helduentzako Hezkuntza Iraunkorra) eta aiton-amonentzako mintza praktikak eta eskolak. Azken hau arrakasta handia dauka gaur egun Gasteiz mailan eta ohikoak dira eskolaz aparte denak elkarrekin antolatzen dituzten txango eta bisitak. Naiz eta adin batera iritsitakoan hizkuntza berri bat ikastea zaila den, Euskharanek eskola hauen bitartez sustatu nahi du euskararen globalizazio eta normalizazio bat, euskara ez-formalean. 

Aiton-amonak klasean, Amaia Zentroa

Euskharan atzo, gaur eta bihar

   Elkartea sortu zenean proiektu xume batekin eman zituen bere lehenengo pausuak  Arabako Bertso Eskolarekin batera, mintza praktika, Gasteizko hiriari euskaraz aritzeko gune eroso bat eskaini nahi zuten, gure hizkuntza bultzatzeko asmoz. Horrela, egitasmo honen bidez, familiak eta harreman sareak euskalduntzeko urrats bat eman eta euskaldunen sarea berregituratzen saiatu da. 

 

    Denborarekin Euskharan izena geroz eta ezagunagoa izatea lortu zuen, eskaintzen ziren ekintzak arrakasta lortzen hasi zuten eta elkartearen handikuntza bat eskatzen zuen lortu zuen eskariak. Urratsez urrats, proiektu integral oso bat lortu du, urtero borrokatu behar duena baina beti aurrera ateratzea lortzen duena. 

 

    Aisialdiaren alorrean izan da elkartearen azkenengo proiektu berritzailea, udaleku itxia batzuk egitea. Udaleku itxiak izan dira beti elkartearen zereginen zerrendan egon den gai bat, baina inoiz egin ez dena aurten arte. 2014. urteko abuztuan Artaunsoro baserrian antolatu zituzten Euskharaneko lehenengo udalekuak. Naturaz eta lasaitasunez inguraturiko gune batean 7 egun eman zituzten 30 umeekin ekintza eta dinamika ezberdinak egiten, hala nola, mendi irteerak, jolasak, tailerrak, ... Zurinek azaltzen duen bezala, "esperientzia itzela izan da". 

Etorkizunari begira dagoen elkartea

    Hein batean elkartearen helburu nagusietako bat euskara ez galtzea da, horretarako eta beste hainbat gauzetarako sortu zen. Esan daiteke elkarte honek daraman urteekin ez duela hainbeste errekurtso nahi duena egiteko baina bere langileen eta partaideekin hasieran elkarte baten ideia bat izan zena, orain euskaldun askoren edo gutxienez gasteiztar askoren ametsa dena lortzen ari dira. Beraz, Gasteiz mailatik harago joatea erabaki du elkarteak.

 

     Araba osoko hainbat guneetara zabaltzen hasi da Euskharan, Udaletxeen eta Foru Aldundiaren laguntzarekin. Honen guztia gauzatu ahal izateko pertsonak behar dira, prestakuntza bat jaso duten pertsonak, hori dela eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolarekin batera urtero egiten dituen ikastaroak aurrera eramaten ditu. Naroa Amenabarrek, aurten begirale ikastaroa egiten ari den gazte gasteiztarra, azaltzen duen bezala, "eskaini zidaten praktikak egitea kurtsoan zehar eta onartu nuen zeren horrela esperientzi gehiago izango nuke gero, titulua behin ateratzen dudanean". Modu honetan Euskharanen etorkizuna pixkanaka bermatuz doa. 

Sakatu irudian bere orrialdera joateko!

bottom of page